Horzdun bagina Mesoamerikan La vagina dentada en Mesoamérica

imagen_261

1982. urtean Mexikoko Chichonal sumendiak eztanda egin zuen errauts, harkaitzak eta gasak botaz. Zoque herriaren arabera Piowacwe jainkosak egin zuen, horzdun bagina duen emakume zaharrak. Izapan eta Copaneko esteletan horzdun bagina duen txori erraldoi bat aurkitzen da, oraingoan suge gisa. Txori beldurgarri hau Popol Vuh-n eta Ertamerikako beste hainbat kontakizun eta aztarnategietan ere agertzen da. Nahiz eta munduko kultur askotan bagina honen mitoa egon, oso ohikoa da Mesoamerikako kulturetan.

Huicholen artean Kauyum heroiak bere zakilean bagina baten hortzak apurtzeko adar batekin irudikatzen dute eta Huave, Mazahua edo Mixteken artean ere antzeko kontaketak daude. Gainera, Kauyum batzuetan oin gabe agertzen da eta Cecelia Klein antropologoaren arabera, gorputzeko atal bat galdu duten izakiek sexu hauste batekin erlazionatzen dira.

Orain arte ez dira horzdun baginaren mitoaren inguruko ikerketa ugari egin eta ikertzaileek ez dira esanahiarekin ados jartzen. Batzuek, misoginiarekin erlazionatzen duten bitartean, beste batzuek herri hauen mundu-ikuskeraren araberako emakumearen eta lurraren arteko loturaren irudikapena dela esaten dute. Dena den, Piowacwe jainkosak eztanda egin zuenean Zoque herriak sumendiko altxorrak babesteko egin zuela pentsatu zuen, izan ere garai horretan errekurtso naturalak ustiatzeko enpresa estatubatuarrak zonaldea ikuskatzen zeuden. Arqueología mexicana aldizkariak sexualitatearen inguruko ale berezia kaleratu zuen 2010 urtean eta bertan mito honen inguruko artikulua agertzen da.

a5f10

En 1982 el volcán mexicano de Chichonal explotó lanzando ceniza, rocas y gas. Según el pueblo Zoque lo hizo la diosa Piowacwe, una vieja con la vagina dentada. En las estelas encontradas en Izapa y Copán aparece un pájaro gigante también con vagina dentaba, esta vez en forma de serpiente. Este pájaro terrorífico se muestra en el Popol Vuh y en otras historias y yacimientos de Centroamérica.

En el pueblo Huichol al héroe Kauyum se le representa con un cuerno en el pene con el que romper los dientes de una vagina y entre los pueblos Huave, Mazahua o Mixteca también existen historias parecidas. Además, Kauyum en ocasiones aparece sin pie, que de acuerdo con la antropóloga Cecile Klein, un ser representado sin un miembro significa que ha transgredido una regla sexual.

img-9
Hasta ahora no se han llevado a cabo muchos estudios sobre la vagina dentada en Centroamérica y los y las investigadoras no se ponen de acuerdo. Algunas creen que se podría tratar de pura misoginia mientras otras dicen que se trata de la cosmovisión de estos pueblos relacionada con los lazos entre la mujer con la tierra. En todo caso, cuando Piowacwe explotó las y los zoque pensaron que quería salvaguardar los tesoros que guardaba en el volcán, ya que por aquel tiempo algunas empresas estadounidenses estaban inspeccionando la zona para explotar los recursos naturales. La revista Arqueología mexicana publicó un número sobre sexualidad donde aparece un artículo sobre el mito de la vagina dentada.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s